Itxi

Literatura

Biografia

Gabriel Garcia Marquez, kontatzeko bizi

EITB.COM

1967an "Cien años de soledad" argitaratu zuen, XX. mendeko eleberri garrantzitsuenetariko bat. 1982an Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.

  • Gabriel Garcia Marquez. Argazkia: EFE

    Gabriel Garcia Marquez. Argazkia: EFE

Gabriel Garcia Marquez idazlea Aratacan, Kolonbian, jaio zen, 1927ko martxoaren 6an. 1982an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen.

1967an bere eleberririk arrakastatsuena argitaratu zuen, "Cien años de soledad". XX. mendeko literaturako eleberri garrantzitsuenetariko bat da. Buendia familiaren istorioa 24 hizkuntzatan irakurri daitee. 2007an, RAEk edizio berri bat argitaratu zuen, gaztelaniazko lan garrantzitsuenetariko bat delakoan.

Gainera, arrakasta handia eskuratu zuen, kritikaren zein salmenta aldetik, "Crónica de una muerte anunciada", "El amor en tiempos de cólera", "El coronel no tiene quién le escriba", "Los funerales de la Mamá Grande", "Relato de un náufrago" eta "Ojos de perro azul" lanekin, besteak beste.

Horrela, Garcia Marquez "errealismo magikoa" delakoaren idazle garrantzitsuena da: elementu errealistak eta fantasiarekin zerikusia dutenak nahasten ditu.

Hegoamerikako literaturaren eztandaren bozeramaile handienetariko bat izan zen.

Fidel Castroren figura oso hurbil izan du eta horrek polemika piztu du. Gerald Martin britainiarraren ustez, (2008an eleberrigilearen baimendutako biografia idatzi duen), Garcia Marquez "botereak txundituta" bizi da. "Boterearen lekuko izan zuen eta helburu zehatz bat zuen", azaldu du egileak, askoren ustez gehiegi hurbildu baita Fidel Castrori. Martinen ustez, "Felipe Gonzalezen eta Bill Clintonen oso hurbil izan da ere, baina Castrorekin duen erlazioa izan da guztion erdigunean".

Bere azken lanen artean "Vivir para contarla" memoria liburua dago, 2002an argitaratua. 2004an "Memoria de mis putas tristes" argitaratu zuen, 90 urteko gizon baten eta bere ohekide gaztearen arteko erlazioan oinarrituta. 2010ean "Yo no vengo a decir un discurso", publikoki irakurtzeko idatzi zituen 22 testu jasotzen dituen liburua.

Zineman eta telebistan interes handia azaldu du Garcia Marquezek: gidoilari moduan zein ekoizle moduan parte hartu du egitasmo askotan eta bere lanaren adaptazioak egitea onartu du.

Gabriel Garcia Marquezen lana:

1955.- "La hojarasca"

1961.- "El coronel no tiene quien le escriba"

1962.- "La mala hora"

1962.- "Los funerales de la Mamá Grande"

1967.- "Cien años de soledad"

1968.- "Isabel viendo llover en Macondo"

1968.- "La novela en América Latina: Diálogo" (junto a Mario Vargas Llosa)

1970.- "Relato de un náufrago"

1972.- "La increíble y triste historia de la cándida Eréndira y de su abuela desalmada"

1972.- "Ojos de perro azul"

1972.- "El negro que hizo esperar a los ángeles"

1973.- "Cuando era feliz e indocumentado"

1974.- "Chile, el golpe y los gringos"

1975.- "El otoño del patriarca"

1975.- "Todos los cuentos de Gabriel García Márquez: 1947-1972"

1976.- "Crónicas y reportajes"

1977.- "Operación Carlota"

1978.- "Periodismo militante"

1978.- "De viaje por los países socialistas"

1978.- "La tigra"

1981.- "Crónica de una muerte anunciada"

1981.- "Obra periodística"

1981.- "El verano feliz de la señora Forbes"

1981.- "El rastro de tu sangre en la nieve"

1982.- "El secuestro: Guión cinematográfico"

1982.- "Viva Sandino"

1985.- "El amor en los tiempos del cólera"

1986.- "La aventura de Miguel Littín, clandestino en Chile"

1987.- "Diatriba de amor contra un hombre sentado: monólogo en un acto"

1989.- "El general en su laberinto"

1990.- "Notas de prensa, 1961-1984"

1992.- "Doce cuentos peregrinos"

1994.- "Del amor y otros demonios"

1995.- "Cómo se cuenta un cuento"

1995.- "Me alquilo para soñar"

1996.- "Noticia de un secuestro"

1996 – "Por un país al alcance de los niños"

1998.- "La bendita manía de contar"

1999.- "Por la libre: obra periodística (1974-1995)"

2002.- "Vivir para contarla"

2004.- "Memoria de mis putas tristes"

2010 – "Yo no vengo a decir un discurso"