Itxi

Literatura

Saria

John Banville irlandarrarentzat, Asturiasko Printzearen Letren Saria

Erredakzioa

Idazle irlandarrak Harumi Murakami japoniarraren eta Ian McEwan ingelesaren hautagaitzei gailendu zaie azken bozketan. Guztira, 24 izendatu zeuden.

  • John Banville. Argazkia: Wikipedia.

    John Banville. Argazkia: Wikipedia.

John Banville irlandar idazleak Asturiasko Printzearen Letren 2014ko Saria irabazi du gaur, Oviedon. Hamalau herrialdetako 24 hautagai zeuden sarirako.

Banville (Wexford, Irlanda, 1945) Jose Antonio Pascual Rodriguez Hizkuntzaren Espainiako Errege Akademiako zuzendariordeak eta Javier Garrigues Espainiak Irlandan duen enbaxadoreak proposatu zuten, eta Haruki Murakami japoniarraren eta Ian McEwan ingelesaren hautagaitzei gailendu zaie azken bozketetan.

Letren saria Pritze Fundazioak ematen dituen zortzi sarietako bosgarrena da, eta beste urte batzuetan idazle asko goraipatu ditu, hala nola Antonio Muñoz Molina, Philip Roth, Leonard Cohen, Amin Maalouf, Ismaíl Kadaré eta Margaret Atwood.

"Irlandar literaturaren berritzailea"

Banvillek (Benjamin Black izena erabiltzen du eleberri beltzak idazteko) beste sari asko jaso ditu aurretik: Booker, Franz Kafka, Leteo, Nonino, American-Irish Foundarion, Euopar Literaturaren austriar saria...

Kazetari jardun eta gero, 1970ean atera zuen lehen liburua, "Long Lankin" kontakizun bilduma, eta urtebete geroago lehen eleberria argitaratu zuen "Nighspawn" izenburuarekin.

Oso prosa landua du, oso zehatza, eta Nabokoven, asko maite duen idazle baten, literaturaren oinordekotzat hartu dute. Esaldi guztiak lantzeko orduan tentu handiz aritzen da, eta lehenengo pertsona erabili ohi du. Askota, umore beltzez zipriztintzen ditu lanak.

Benjamin Black ezizenarekin, hirugarren pertsona erabiltzen du eta testu erraz eta arinagoak proposatzen ditu.