Itxi

Literatura

Erakusketa

Mafaldak Donostian ospatuko du 50. urtebetetzea

Erredakzioa

"Mafalda 50 urte" erakusketa Okendo kulturgunean ikusgai egongo da, urriaren 18ra arte.

Donostiak, Okendo kultur etxeak hain zuzen, bere ibilbidearen inguruko erakusketa bat oparituko dio Mafaldari, haren 50. urtebetetzean. Zopa gustuko ez duen ume argentinarraren hitzek gaur egun ere balio dutela erakutsi nahi dute.

"Mafalda 50 urte" erakusketa urriaren 18ra arte egongo da ikusgai, kulturgunean.

Publikoak 1964 eta 1973 urteen artean Joaquin Salvador Lavado “Quino”k idatzi eta marrazturiko istorioak ikusiko ditu, zuri-beltzeean. Orduan argitaratu zituen idazleak istorioak, Argentinako egunkarietan.

Edorta Subijana koordinatzaileak eta Susana Bustero zentroko zuzendariak aurkeztu dute erakusketa. Quinoren, 2014ko Asturiasko Printzearen Komunikazio eta Giza Zientzien sariaren irabazlearen, oniritzia jaso du bildumak.

Gaztelaniaz paratu dituzte Mafaldaren elkarrizketa eta hausnarketak, baina autorea eta pertsonaiak aurkezten dituzten horma-irudietan euskara ere erabili dute. Erakusketa gelan, Argentinak istorioak idatzi zituzten garaian bizi zuen egoeraren berri ere ematen da; militarrek hainbat estatu kolpe jo zituzten orduan.

"Sei urteko ume baten begiradaren bidez, Quinok orduko gizartearen kezkak erakusten ditu, eta egungo gizon-emakumeek dituztenetatik oso ezberdinak ez direla erakusten du", esan du Subijanak.