Itxi

Literatura

Saria

Antonio Hernandezek irabazi du Espainiako Poesia Sari Nazionala

Erredakzioa

"Nueva York antes muerto" lanak ekarri dio saria andaluziar poetari. Espainiar kritikarien saria ere irabazi du aurten.

  • Antonio Hernandez poeta. Argazkia: Efe.

    Antonio Hernandez poeta. Argazkia: Efe.

Antonio Hernandez cadiztar poetan Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi du “Nueva York antes muerto” poema bildumagatik.

 

Saria 20.000 eurokoa da, eta Estatuko hizkuntza ofizial guztietan 2013an idatziriko lan guztiak dira hautagai.

 

Gaur sariaren berri eman duen epaimahaiko buru Teresa Lizaranzu izan da, eta harekin batera Luis María Anson, Julia Barella, Rogelio Blanco, Luis Miguel García Jambrina, Antonio Carvajal Milena 2013ko irabazlea eta Manuel Carlos Álvarez Torneiro 2012ko irabazlea egon dira.