Itxi

Literatura

Iragarpena

Atxagak 'Txoriak kolpeka' liburua argitaratuko du abenduan

Erredakzioa

Asteasuarraren lan berria "Nevadako egunak" liburutik kanpo gelditu ziren bi testuk osatuko dute. Idatziok sortzeko prozesua "nekeza" izan zela azaldu du Atxagak.

Bernardo Atxaga idazleak “Txoriak kolpeka” liburua merkaturatuko du abenduan, Durangoko Azokarako. Euskadi Literatura Saria irabazi eta biharamunean iragarri du asmoa idazleak, eta lan berria “Nevadako Egunak” sari hori ekarri zion liburuarekin lotura dagoela azaldu du.

“Nevadako egunak”erako 2007 eta 2008. urteetan AEBko estatu horretan eginiko egonaldian jazotakoak idazteko prozesuan, “idazten oso zailak izan ziren bi testu kanpoan gelditu ziren”, azaldu du Atxagak: “’Nevadako Egunak¡ idatzi nuenean bete nituen karpetan husten noa”, esan du.

Haren hitzetan, testuotako batek 25-30 orri ditu, eta Lawrence Arabiakoaren irudia du ardatz.

Euskadi Literatura Sariari buruz, berriz, jaso izana “ondo” dagoela esan du: “Poztu egin nau, eta orain hemen nagoela eta idazten dihardudala esan nahi du. Gaur egun ezingo nuen beste ezer egin, ez nintzen beste modu batera bizitzeko gai izango”.