Itxi

Literatura

Saria

Jorge Zepeda mexikarrak irabazi du Planeta saria

Erredakzioa

Eleberrigintza sariketaren XLIII. edizioaren istorio irabazleak krimen antolatuari eta Marbellako luxuaren atzeko sexu-esklabotasunari begiratzen die.

Jorge Zepeda Patterson idazleak irabazi du Planeta eleberrigintza saria. Haren hitzetan, Milena o el fémur más bello del mundo lanak “unibertsala izan nahi du eta zitalkeriak nola gertatzen diren azaltzea du helburu. Gaizkile talde antolatuen sustraiak eta Marbellako aberatsen arteko sexu-esklabotasuna erakusten ditu”.

“Milenari buruzko kontakizunean oso istorio zail eta basatiak agertzen dira”. 16 urterekin Kroaziatik irten da neska hau, eta gauza bakarra du buruan: hiltzen denean umeek ez dezaten bere gorpuaren femurra ezpata bailitzan jolasteko erabili; izan ere, hilerriaren ondoan bizi da eta egunero ikusten ditu umeak hilotzen hezurrekin jolasten.

Liburuko protagonistari “kostatu egiten zaio zoriontasunerako eta itxaropenerako ateak zabalik izatea bereganatzea”, eta bide zaila biziko du, maitasuna diruz erosten dela bertatik bertara ikusten duen bitartean.