Publizitatea
Itxi

2015/01/15

11:06

Literatura

‘On line’ galdetegia

Haruki Murakami, irakurleen esanetara Interneten

Erredakzioa

Japoniar idazleak webgune baten bitartez helarazten dizkioten galderei erantzungo die. Hilaren 31ra arte bidali ahalko dituzte galderak jarraitzaileek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Haruki Murakami japoniar idazle ezagunak Murakami san no tokoro (Murakami jaunaren txokoa) webgunea zabaldu du gaur, jarraitzaile sutsuen galderak jaso eta horiei erantzuteko.

Atarian, eleberrigilearen irudi bat agertzen da, katu batek eta hartz inurrijale batek inguratuta. Hor, bere zaletasunei, gustuei, iritziari edo gai jakin bati buruzko galderak bidaltzeko gonbita egiten die irakurleei.

Webgunea Shinchosha argitaletxearen behin-behineko proiektua da, eta urtarrilaren 31ra arte egongo da galderak bidaltzeko erabilgarri. Martxora arteko epea irekiko dute gero, Murakamik erantzuteko.

Murakamik (66 urte) Interneten ibilbide hau abiatzeko “gogoa” zuela esan zuen, eta ekimena berarentzat “esker onaren eta mezu trukaketaren jaialdia” izango dela esan zuen. Hori bai, erantzunik jasotzen ez dutenei “ulerkor” jokatzeko eskatu zien.

“Gorputz bakarra daukat: ezin diet denei erantzun”, esan zuen Tokio blues lanaren egileak.

Kyototar idazleak irakurleekin harremanetan egoteko bederatzi urtean zabaldu duen lehen galdetegia da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena