Itxi

Literatura

'Eros gogoan'

Erotismoa izango da Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdiaren ardatza

Erredakzioa

Apirilaren 16an abiatuko da Gutun Zuria, eta Javier Marias, Fernando Arrabal, Alvaro Pombo, James Ellroy, Wendy Guerra, Edorta Jimenez, Itxaro Borda eta Tzvetan Todorov egongo dira bertan.

1:16

Bilboko Alondegiak Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdiaren zortzigarren edizioa hartuko du apirilaren 16tik 25era bitartean. Urteroko hitzorduak idazleen eta entzuleen arteko harreman zuzena bultzatzen du.

‘Eros gogoan’ lelopean, Javier Marías, Álvaro Pombo, Wendy Guerra, James Ellrroy, Fernando Arrabal, Itxaro Borda, Edorta Jimenez eta Tzvetan Todorov -bulgariar jatorriko idazle frantsesak itxiko du topagunea, apirilaren 25ean- idazleek literaturako erotismoari buruzko hausnarketak egingo dituzte Bilboko jaialdian. Idazle horiek zehatz aztertu dituzte bikotekideen arteko tirabirak, indar sortzaile eta suntsitzaile gisa heldu diote sexuari, eta agerian jarri dituzte erotismoaren berezitasunak eta Erosen aurreko jarreran dauden desberdintasunak. Aurten, Gutun Zuriak ibilbide erotikoa proposatuko du, literaturaren bidez.

Musikak, toki berezia

Gutun Zuria jaialdiaren inaugurazioa apirilaren 16an izango da, 19:30ean, ‘Eroklipa’ ekitaldi honetarako berariaz sortutako ikuskizunarekin; Mikel Alonso, Itziar Lazkano, Miren Gaztañaga, Mikel Ibáñez, Cristina Sánchez Cuétara eta Silvia Gutiérrez Ortega artistek asmatu dute.

Gainera, aurten, saio bakoitza hasi aurretik, Udane Goikoetxea kazetariak poema erotiko bat irakurriko du euskaraz, eta Mikel Inunziaga (Inun) kantautoreak musika jarriko dio.

Programa osatzeko, ‘Stockholmeko sindromea’ ikuskizunean, Karra Elejalde eta Ana Arias aktoreak, Iván Ferreiro eta Gari musikariak, Valérie Tasso sexologoa eta Uxue Alberdi bertsolaria, besteak beste, eguneroko kontuez arituko dira hizketan, entzuleekin batera. Musikari dagokionez, 'Ilargiaren Alde Erantzian' ikuskizunaren aurkezpena izango da; Pettik, Joxan Goikoetxeak eta Harkaitz Canok erotismoari buruz prestatu duten poesia eta musika errezitaldia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo berriak