Literatura
8. zenbakia
Bigarren Mundu Gerra eta Euskal Herria hizpide, ‘Erlea’ berrian
N.V. | eitb.eus
"Erlea" Euskaltzaindiak argitaratu eta Bernardo Atxagak zuzentzen duen aldizkariaren zenbaki berria aurkeztuko da ostegun honetan, Bilbon. Bederatzigarren zenbakian lanean ari dira dagoeneko.
-
Bernardo Atxaga, 'Erlea' aldizkariaren zuzendaria, gaurko aurkezpenean.
Gaur, osteguna, goizean, "Erlea" Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxagak zuzentzen duen aldizkariaren zenbaki berria, zortzigarrena, aurkeztuko dute Bilbon, Akademiaren egoitzan.
Akademiak jakinarazi duenez, Bigarren Mundu Gerra Euskal Herrian, Gabriel Aresti, Leopoldo María Panero eta erleak dira, besteak beste, zenbaki berrirako jorratu dituzten gaiak.
Zortzigarren zenbaki honetarako idazten dutenen artean, hauek daude: Iñigo Astiz, Arantxa Iturbe, Miel A. Elustondo, Joxemari Iturralde, Josu Chueca, Kepa Altonaga, Eneko Bidegain, Jabier Kaltzakorta, Janbattitt Dirassar, Julian Zabalbeaskoa, Kepa Altonaga, Estibalitz Ezkerra, Aritz Galarraga, Jacinto Iturbe, Lourdes Otaegi, Grégoire Joannateguy, Jon Kortazar, Uxue Apaolaza, Iñaki Irazu, Jose Luis Padron, Joseba Luzuriaga, Irati Elorrieta, Amaia Oleaga, Xabier Kintana eta Bernardo Atxaga.
Azala Xabier Idoatek egin du, eta argazkiak eta ilustrazioak Miel A. Elustondok, J.A. Azpilikuetak eta Jose Ramón Urtasunek. Bestalde, "Objektuak" atala Florentino Goikoetxea Comète Sarean laguntzen aritu zen mugalari hernaniarrari eskaini dio Bernardo Atxagak.
Gutxienez 10 aldizkari argitaratu nahi dituzte urtean, eta 9.a martxan dago jada. Gai nagusiak frontoiak eta astronautak izango dira.