Literatura
Saria
Elena Odriozolak Espainiako Ilustrazio Saria irabazi du
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoar ilustratzailea “berritzeko gaitasunagatik eta haren lanaren ahalmen narratiboagatik” aukeratu dute epaimahaikideek.
Elena Odriozolak 2015eko Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala irabazi du, gaur iragarri dutenez, “bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta berritzeko izan duen gaitasunagatik eta haren lanaren ahalmen narratiboagatik”. Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak esleitzen du eta 20.000 euroko diru ekarpena dagokio.
Odriozolak (Donostia, 1967) Artea eta Dekorazioa ikasi ditu. 1997an, ilustratzaile moduan lanean hasi zen, eta, harrezkero, ehun liburu baino gehiago apaindu ditu bere irudiez. Euskarazko, gaztelaniazko, galizierazko, katalanezko, ingelesezko, frantsesezko, txinerazko, japonierazko, koreerazko, alemanezko, italierazko, nederlanderazko, polonierazko eta turkierazko liburuetan agertu dira lanok.