Itxi

Literatura

Bilbaopoesia

Ilargiaren argitan idatziriko poemak, Bilbon urriaren 14tik 23ra

eitb.eus

Chantal Maillard, Antonio Colinas, Ramon Saizarbitoria, Clara Janes eta beste hainbat poetak Bilbaopoesia jaialdian parte hartuko dute hamar egunez Bilbon, gauaren izpirituaren deia onartuta.

  • Aramtxa Urretabizkaia idazleak urriaren 14an parte hartuko du Bilbaopoesian

Bilboko Bidebarrieta kulturguneak Bilbaopoesia jaialdia, Bilbok urtero poesiarekin duen topaketa, jasoko du datorren astetik aurrera, hamar egunez. Urriaren 14an, Gabriel Aresti jaio zen egunean, hasiko dira jardunaldiak, eta urriaren 23ra arte, ostiralera arte, iraungo dute.

Programazioan, kontzertuak, errezitaldiak eta solasaldiak izango dira, eta, besteak beste, Chantal Maillard, Antonio Colinas, Clara Janes eta Ramon Saizarbitoria idazleek parte hartuko dute gaua ardatz izango duen jaialdian.

Sarrera doakoa izango da ekitaldi guztietan, leku guztiak bete arte. Hau da prestatu duten egitaraua:

URRIAK 14 / Ordua: 19.30

GABRIEL ARESTIREN EGUNA

“Adiskidearen memoria”

Hitzaldi-Konferentzia Jon Kortazarrek (Literatur kritikaria eta UPV / EHU-ko katedraduna) moderatua, hauen partaidetzarekin:

Ramón Saizarbitoria. Idazlea (Donostia, 1944).

Ibon Sarasola. Idazlea (Donostia, 1946)

Arantxa Urretabizkaia. Idazlea (Donostia, 1947).

URRIAK 15 / Ordua: 19.30

Frantziako poesia hitzaldi-errezitaldia. “Bide ezezagunak”

Clara Janés, Poeta (Bartzelona, 1940).

Zéno Bianu, Poeta (Paris, 1950).

URRIAK 16 / Ordua: 19.30

Poeta gazteen errezitaldiak “Palabras en la noche”

Miriam Reyes. Poeta (Ourense, 1974)

Yolanda Castaño. Poeta (Santiago, 1977)

Sholeh Wolpé. Poeta (Teheran, Iran, 1962)

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962)

URRIAK 17 / Ordua: 12.00ak. Lekua:  Erriberako merkatua

Errezitaldia: “Mercado Poético”

Miriam Reyes. Poeta (Ourense, 1974)

Ana Pérez Cañamares. Idazlea (Tenerifeko Santa Kruz, 1968)

Itziar Minguéz. Poeta (Barakaldo, 1972)

Sholeh Wolpé (Teheran, 1962)

URRIAK 17 / Ordua: 20:00ak

Kontzertua “Rafael Berrio: Contra la lógica”

Rafael Berrio. Kantautorea (Donostia, 1963)

URRIAK 18 / Ordua: 19:30

Poesia-musika ikuskizuna “Negro Total”.

Galatea Taldea. Ana Guadalupe Fernández eta José Luis Sancho.

URRIAK 19 / Ordua: 19:30

Poesia-musika errezitaldia.  “La noche transfigurada”

Antonio Colinas. Poeta (La Bañeza, Leon, 1946)

Musika: Lina Tur Bonet (Biolina)

URRIAK 20 / Ordua: 19:30

Poesia-musika errezitaldia. “Matar a Platón en concierto”

Chantal Maillard. Poeta (Brusela, 1951)

Musika: Chefa Alonso (Haizea eta perkusioa) eta Jorge Frías (kontrabaxua)

URRIAK 21 / Ordua: 19:30

Ikus-entzunezko errezitaldia. “Noche más allá de la noche”.

Marina Pérez Fernández. Poeta

Miguel Cuadrado González. Poeta

Pablo González de Langarika. Poeta

URRIAK 22 / Ordua: 19:30ak

Euskal poeten errezitaldia. “Cuando la ciudad duerme”

Harkaitz Cano. Poeta (Lasarte, 1975)

Karmelo Iribarren. Poeta (Donostia, 1959)

José Fernández de la Sota. Poeta (Bilbo, 1960)

URRIAK 23 / Ordua: 19:30ak

“Noche del amor insomne”

Poesia-musika errezitaldia