Publizitatea
Itxi

2015/11/24

11:41

Literatura

Lan berria

'Bizitzaren udazkena' du kontagai Anjel Lertxundik 'Zu' eleberrian

N.V. | eitb.eus

Oriotar idazleak “Zu” eleberria aurkeztu du gaur. Erein argitaletxeak kaleratu du “Otto Pette”, “Hamaseigarrenean aidanez” eta “Eskarmentuaren paperak” lanen egilearen libururik berriena.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Anjel Lertxundi oriotar idazleak Zu eleberria aurkeztu du gaur, Donostian. Erein argitaletxeak plazaratu duen lanak “bizitzaren udazkenean” sakontzen du, aurkezpenean azaldu dutenez, “heriotzaren ezinbestekotasunaren eta bizitzaren liluraren” arteko orekan.

Liburuaren protagonistaren emazteari pankreako minbizia atzemango diote, eta bizitza goitik behera aldatuko zaio. Bizimodu “xume, zinezkoago, premiatsu, intentsu, triste eta abailduagora” lerratuko da egun batetik bestera.

Bizitzaren dimentsio berri horretan, literaturan aurkituko du babesa protagonistak; Thomas Mannen Mendi magikoan, Albert Camusen Izurritean eta Susan Sontagen liburuetan, besteak beste.

Anjel Lertxundik (Orio, 1948) Maisu eta Filosofia eta Letrak ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu da hainbat urtez.

1970. urtean argitaratu zuen lehen liburua: Hunik arrats artean ipuin bilduma. Harrezkero, nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Bereak dira, besteak beste, Goiko Kale (1973; 2000), Aise eman zenidan eskua (1979), Hamaseigarrenean aidanez (1983), Lurrak berdinduko nau (1990), Otto Pette (1994), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatura Saria), Zorion perfektua (2002), Zoaz infernura, laztana (2008), Paper-festa (2012), Gogoa zubi (1999), Mentura dugun artean (2001), Eskarmentuaren paperak (2009, Saiakeraren Sari Nazionala)…

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena