Literatura
Ilustrazioa
Euskal komikiak txoko berezia izango du Bartzelonako Azokan
Erredakzioa
22 euskal marrazkilari izango dira bertan, ohorezko gonbidatu gisa. Genero honetako euskal aldizkaririk adierazgarrienak bilduko dituzte 150 metro karratuko standean.
Aurten 22 euskal komikigile izango dira Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokan. Ohorezko gonbidatu gisa hartu dute parte ekitaldian, maiatzaren 6tik 9ra bitartean.
Espainiako komiki azoka garrantzitsuena da Bartzelonakoa, eta Europan bigarrena. Euskal komikigintzak 150 metro karratuko stand berezia izango du bertan, eta genero honetako euskal aldizkaririk adierazgarrienak bilduko dituzte Kataluniako hiriburuan. Bartzelonan izango da ere Getxoko Komiki Azoka, komiki arloan Euskadiko hitzordu nagusiena.
Euskal komikiaren stand bereziaren nondik norakoak azaldu dituzte gaur Bilbon Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako zuzendari Mikel Toralek eta Euskaldiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteko presidente Daniel Martinek.
Guneak hiru atal izango ditu, eta hiru espazio horietatik handienean Bartzelonako&' || 'nbsp;Azokan gondidatu gisa parte hartuko duten 22 komikigileen lanak ezagutaraziko dituzte. Horien artean izango ditugu izen handiko marrazkilariak zein belaunaldi berrietako ilustratzaileak ere: euskal aldizkarietako izen ezagunak, baina baita Espainia mailan zein nazioarteko esparruan lanak argitaratu dituzten profesionalak ere:&' || 'nbsp;Borja Crespo, Javier de Isusi, Raquel Alzate, Santi Orue, TMEO aldizkariko marrazkilariak eta Santiago Valenzuela, besteak beste.
Informazio eta liburutegi gisa arituko da hirugarren espazioa, eta bertan ikusgai izango dira Euskaldiko aldizkari eta argitalpenak.
Komiki arloko 30 euskal profesionalen lana sustatzeko, katalogo berezia sortuko dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ilustratzaileek Elkarteak. Bertan bilduko dute, iruditan, hainbat egileren lana, tartean Elena Odriozola, José Ibarrola, Patxi Peláez, Mauro Entrialgo eta Aitziber Alonso profesioanlen marrazkiak.