Itxi

Literatura

Baztan eta Iruñea

Eleberri beltzak irakurle eta idazleak batuko ditu Nafarroan

Agentziak | Erredakzioa

Baztanen, eleberri beltzaren astea egingo dute aste honetan. Iruñean, bestalde, Pamplona Negra jaialdia egingo dute hilaren 19tik 22ra, generoari gastronomiatik, zinematik edo komikitik begiratuta.

  • Gotzon Barandiaranek Euskal Nobela Beltzaren Astean parte hartuko du

    Gotzon Barandiaranek Euskal Nobela Beltzaren Astean parte hartuko du

Urtarrilaren 18tik 24ra, Arizkun, Elizondo, Irurita eta Erratzu udalerriek euskarazko eleberri beltzaren astea hartuko dute. Astebetez, Xabier eta Martin Etxeberriak, Jon Alonsok, Jon Arretxek, Gotzon Barandiaranek eta beste hainbat idazlek beren lan berriak aurkeztuko dizkiete irakurleei.

Gainera, hainbat mahai inguru ere izango dira, besteak beste, Xabier Olarraren edo Miel Anjel Elustondoren eskutik.

Bestalde, eleberri beltzen idazle eta gidoilariak iruindar publikoarekin batuko dira, Pamplona Negra jaialdian. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, “Rock, Food & Noir” izenburupean, eta hitzaldiak, film emanaldiak eta polizia galdeketa bat ere antolatu dituzte, horren kariaz, urtarrilaren 19tik 22ra.

“Aurten, musikatik, gastronomiatik, zinematik eta komikitik hurbilduko gatzaizkio eleberri beltzari”, azaldu du Carlos Bassas idazle eta jaialdiaren koordinatzaileak.

Besteak beste, Dolores Redondok, Toni Hillek, Empar Fernandezek, Felix Modroñok, Juan Ramon Biedmak, Jeronimo Tristantek, Claudio Cerdanek, Marcelo Lujanek, David Llorentek, Carlos Zanonek, Antonio Altarribak eta Manuel Bareak parte hartuko dute topagunean.