Literatura
Arriagan
'Paradisuaz', Bernardo Atxaga eta Juan Carlos Perezen errezitaldia
Erredakzioa
'Literatura eta Musika Euskaraz' programaren baitan kokatuta, abesti eta poemek osatzen dute ikuskizuna. Sarrerak agortuta daude.
Paradisuaz izena du ikuskizunak, eta ''Literatura eta Musika Euskaraz'' programaren baitan kokatzen da. Abesti eta poemen bidez, errezitaldiak euskarazko musika eta literatura Arriaga Antzokira gerturatu nahi ditu, kontzertuak, errezitaldiak eta musika emanaldiak eskaintzen dituen Cuartitos del Arriaga programaren ildoari jarraituz.
Kasu honetan euskal kulturaren bi egile handik eskainiko dute ikuskizuna. Aspalditik egin izan dute lan elkarrekin Juan Carlos Perezek eta Bernardo Atxagak, Itoiz taldea martxan zen garaietatik, alegia. Baina, azken urteotan elkarlan honen momenturik gozoenak bizi izan ditugu. Euskaltzaindiaren 90.urteurrenaren ospakizunean taularatu zuten elkarrekin egindako lanaren lehen emanaldia.
Paradisuaz arratsaldeko 20:00etan hasiko da, baina sarrerak agortuta daude.