Literatura
Donostian
Euskaltzaindia: Lourdes Oñederrak sarrera-hitzaldia egin du
Erredakzioa
Donostiako Udaletxeko Batzar Aretoan egin dute ospakizuna, eta bertan parte hartu dute, besteak beste, Odon Elorza alkateak, Andres Urrutia Euskaltzainburuak eta Miren Azkarate euskaltzainak.
Euskaltzaindiak 2007ko azaroaren 30ean izendatu zuen Lourdes Onederra (Donostia, 1958) euskaltzain oso, eta gaur egin dute Donostian Oñederraren sarrera ekitaldia. Donostiako irakasle eta idazleak Gipuzkoako hiriburuko Udaletxeko Batzar Aretoan egin du sarrera hitzaldia. Bertan izan dira, bestak beste, Odon Elorza alkatea, Andres Urrutia Euskaltzainburua eta Miren Azkarate euskaltzaina. Ekitaldi horretan eman diote Euskaltzaindiaren domina eta diploma Oñederra euskaltzain berriari.&' || 'nbsp;
Oñederra Espainiar Filologian lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Doktoregoa lortu zuen Euskal Filologian. Unibertsitate irakaslea da eta Eta emakumeari sugeak esan zion liburuaren egilea. Espainiako Sari Nazionalerako finalista izan zen lana, eta Euskal Herrian sari ugari jaso ditu: Beterriko Liburua 1999, Zilarrezko Euskadi Saria 2000, Euskadi Saria 2000 eta Kritika Saria 2000. Gaztelaniazko itzulpena ere argitaratu dute, Y la serpiente le dijo a la mujer izenburuaz.