Literatura
130.000 euro
Hernan Rivera Letelier idazleak irabazi du Alfaguara Eleberri Saria
Erredakzioa
Txiletarrak 'El arte de la resurrección' eleberriarekin lortu du aipamena. XX. mende hasieran girotuta, Txileko basamortuan garatzen da istorioa.
Hernan Rivera Letelier idazle txiletarrak irabazi du 2010eko Alfaguara Eleberri Saria, El arte de la resurreccion argitalpenarekin. XX. mende hasieran Txileko basamortuan garatzen da liburua, eta ''Cristo de Elqui'' pertsonaia xelebrea da bertan protagonista.&' || 'nbsp;Espainiar literaturan izen handiko saria da hau, eta 175.000 dolar (129.200 euro) lortu ditu Hernan Rivera Letelierek sariarekin.
Epaimahaiko presidente Manuel Vicent idazle eta artikulugileak eman du jakitera irabazlea, Santillana Taldearen egoitzan. Eleberriaren indar narratiboa aipatu du epaimahaiak, eta ''''umorearen, surrealismoaren eta tragediaren bidez geografia pertsonal bat sortu izana'''' ere aintzat hartu dute.
Poeta, ipuingile eta eleberrigilea da Rivera Letelier (Talca, 1950). Txilen izen handiko idazlea da, eta,&' || 'nbsp; besteak beste, honako lan hauek kaleratu ditu: La reina Isabel cantaba rancheras, Himno del ángel parado en una pata, Fatamorgana de amor con banda de musica, El fantasista, Mi nombre es Malarrosa eta La contadora de películas.
&' || 'nbsp;
&' || 'nbsp;