Literatura
Errekorra
1,5 milioi dolar balio ditu lehen Supermanen komikiak
Erredakzioa
Historiako superheroien lehen komikia 1938an argitaratu zuten eta bere prezioa hamar zentabokoa izan zen.
Superman historiako superheroien lehen komikia izan zen eta horren ale batek, 1938an kaleratua, marka berri bat ezarri du, 1,5 milioi dolar ordaindu baitituzte Internet bidez egindako enkante batean.
Action Comics delakoaren lehen alea Supermanen lehen agerpen publikoa izan zen. Duela 70 urte argitaratu zuten hamar zentaboko salneurriarekin eta ComicConnect.com webgunearen bitartez saldu dute orain. "Oso zaila izango da marka hau apurtzea", azaldu du Metropolis Collectibles komiki klasikoen banatzaileak azaldu duenez.
"Munduko komiki baliotsuena da", azaldu du adituak, izan ere, Action Comics delakoak 8,5eko bikaintasun kontserbazio gradua du. Zenbaki bereko beste ale batengatik milioi bat dolar baino gehiago ordaindu zuten iragan otsailean.
Webgune berak 1.075.000 dolarretan saldu zuen Batmanen ale bat. Orain Supermanen ale honek marka hori hautsi du eta "komikien maitaleentzat objektu desiragarriena da" eta 80eko hamarkadan ezagutu zuten bere berri.