Itxi

Literatura

Maiatzak 3-14

Rhodes, Lertxundi, Millás, Rivas, Atxaga… Hamaika idazle, Literaktumen

Agentziak | Erredakzioa

Donostiako literatura jaialdiak beste arte diziplina batzuekin uztartu eta bere garaiko kezka nagusien testuinguruan paratzen du literatura.

  • 40 gonbidatu hartuko ditu jaialdiak, 20 ekimenetan

    40 gonbidatu hartuko ditu jaialdiak, 20 ekimenetan

James Rhodesek, Jasone Osorok, Juan Jose Millasek, Anjel Lertxundik, Manuel Rivasek. Bernardo Atxagak eta beste hainbat idazlek bereganatuko dute ikus-entzuleen arreta maiatzaren 3tik 14ra Donostian, Literaktum Donostia Kulturak antolatzen dituen literatura jardunaldietan.

Miren Azkarate Kultura zinegotziak, Denis Itxaso foru diputatuak, Iñaki Gabarain literatura jaialdiaren koordinatzaileak eta Bernardo Atxaga idazleak berak aurkeztu dute gaur goizean Literaktumen hamaikagarren edizioa, prentsaurreko batean.

Hain zuzen ere, Atxaga Donostiatik kanpo egingo den ekimen bakarraren protagonista izango da; izan ere, maiatzaren 14an, "Obabako lurraldeetatik", bere literatura unibertsoaren eremutik, zehar eginiko ibilbidea zuzenduko du idazle gipuzkoarrak Asteasu jaioterrian.

Programaren gainerako jarduerak, hogei bat, Donostian egingo dituzte, Koldo Mitxelena Kulturunean, hainbat kultura etxetan, San Telmo Museoan, Alderdi Ederren jarriko duten karpa batean eta hiriko hainbat liburu dendatan.

Besteak beste, Gipuzkoako Liburu Denden elkartean ematen dituen Zilarrezko Euskadi sarien aurtengo irabazleek, James Rhodesek eta Alaine Agirrek, hartuko dute hitza Literaktumen.

Musikari ospetsuak maiatzaren 5ean hartuko du parte: bere bizipenen berri emango du eta hainbat kantu joko ditu, piano aurrean eserita, San Telmo Museoan, maiatzaren 5ean. Alaine Agirre “X hil da” liburuaren egilearen txanda hurrengo egunean helduko da, Koldo Mitxelenan.

Idazleekin beren lanari eta sormen unibertsoari buruz egingo dituzten solasaldi horiek Juan Jose Millasek eta Elvira Lindok osatuko dituzte, maiatzaren 3an eta 4an, Okendo eta Tomasenen hurrenez hurren.

Besteak beste, Manuel Rivasek, Anjel Lertxundik, Santiago Roncagliolok eta Santiago Segurolak ere hartuko dute parte Literaktumeko solasaldi, elkarrizketa eta hitzaldietan.

Narratiba izango da edizio honetan protagonista, eta Donostia 2016 Kultura Hiriburutzak ere hainbat jarduera egingo ditu, hala nola Donostiapedia, Sareko entziklopedian edukiak igotzeko ikastaroa.

zeko ikastaroa.