Literatura
Literatura
Gaur emango diote azken agurra Joxan Ormazabali
Erredakzioa
Zegamarra hilda aurkitu zuten igande gauean, mendialdean. Duela gutxi, Ehun ipuin hitz gutxitan izeneko lana argitaratu zuen.
Joxantonio Ormazabal idazle eta editore zegamarrari, gaur emango diote azken agurra Tolosan. Hilda aurkitu zuten igande gauean, mendialdean. Haurrentzako liburuen editore bezala jardun zen hainbat urtez Elkar argitaletxean eta orain dela gutxi aurkeztu zuen Ehun ipuin hitz gutxitan, zortzi urtetik gorako umeentzat.
Sautrela saioan zegamarraren inguruko erreportaje berezia egin zuten eta bertan, "munduko pertsona bat gehiago" bezala kalifikatzen zuen bere burua. Euskarazko literaturaren izen handienetarikoa zen eta urtebete baino gehiago zeraman erretiroa hartuta. Ofizio askotan aritu zen:&' || 'nbsp;irakasle, idazle, editore...
Zarautzen jakin omen zuen ipuinen garrantziaz eta gero Elkar argitaletxean aritu zen 29 urtez, editore eta idazle moduan lanean.