Literatura
Oteiza Biltzarren konklusioak
'Oteiza y la crisis de la modernidad' azterketa zientifikoa kalean da
Erredakzioa
Artistaren mendeurrena ospatzeko, Oteizaren inguruko biltzarra egin zuten joan den abuztuan. Topaketa horretako konklusioak kaleratu dituzte orain.
Guztira 948 orri ditu argitalpenak, 13 txosten eta idatzizko beste 10 testu. Oteizaren lanean adituek sortu dituzte testu guztiak, eta artistaren pentsamendu estetikoa eta lana berrikusi eta aztertzen duten bertan.
Hiru hizkuntzatan kaleratu dute: gazteleraz, euskaraz eta ingelesez.