Itxi

Literatura

2016ko Nobel Sariak

Urriaren 13an iragarriko dute Literaturako Nobel Sariaren irabazlea

Agentziak | Erredakzioa

2015ean Sveltana Alexijevitx idazle eta kazetari bielorrusiarrari eman zioten Literaturaren Nobel Saria, “sufrimendu eta kemenari buruz egindako lan polifonikoarengatik”.

  • Urriaren 13an iragarriko dute Literaturako Nobel Sariaren irabazlea. Argazkia: EFE

    Urriaren 13an iragarriko dute Literaturako Nobel Sariaren irabazlea. Argazkia: EFE

Urriaren 13an iragarriko dute aurtengo Literatura Nobel Sariaren irabazlea, Suediako Akademiak jakinarazi berri duenez.

Per Wästberg Suediako Akademiako kideak azaldu duenez, ezin dute urriaren 6an iragarri nor izango den Literaturaren Nobel Sariaren irabazlea, urriaren 7an Bakearen Nobel Sariaren irabazlea ezagutaraziko baitute.

Sariak sei kategoriatan daude banatuta: Fisikako Nobel Saria, Kimikako Nobel Saria, Medikuntzako Nobel Saria, Literaturako Nobel Saria, Ekonomiako Nobel Saria eta Bakearen Nobel Saria. Halere, Suediako Akademiak beranduago iragartzen du Literaturako Nobel sariaren irabazlea.

2015ean Sveltana Alexijevitx idazle eta kazetari bielorrusiarrari eman zioten Literaturaren Nobel Saria, “sufrimendu eta kemenari buruz egindako lan polifonikoarengatik”.

Aurtengo Nobel Sarien irabazleak aste honetan ezagutaraziko dira. Astelehenean, Medikuntza edo Fisiologia Sariaren irabazlea iragarriko dute. Jarraian, Fisika, Kimika, Bakea, Ekonomia eta Literatura sarien irabazleak nortzuk diren ezagutaraziko dituzte.

raziko dituzte.