Literatura
Uztailaren 18ra arte
44 erakustoki, Donostiako Liburu eta Disko Azokan
Erredakzioa
María Dueñasek ('El tiempo entre costuras') eta Imanol Muruak ('Loiolako hegiak') jasoko dute aurten Zilarrezko Euskadi Saria, uztailaren 8an.
Ostiralean, uztailaren 2an, ireki dute Donostiako Liburu eta Disko Azokaren 35.edizioa. Aurten 44 erakustoki izango ditugu Gipuzkoa Plazan, eta bertan bilduko dira hainbat liburudenda, argitaletxe, instituzio eta banatzaile. Literatura esparruko nobedadeak, best sellerak eta musikarik onena eskaintzea dute helburu.
Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatzen du urtero azoka, Eusko Jaurlaritzaren eta Donostia Kulturaren laguntzarekin. Literatura eta musika lanak saltzeko standekin batera, azokak kultur proramazio zabala du datozen egunetarako. Konstituzio plazako Liburutegi zaharrean hainbat liburu aurkezpen eta hitzaldi egingo dira uztailaren 18ra arte.
Hilaren 8an, ostegunean, Zilarrezko Euskadi Sariak banatuko dituzte bertan. Aurten Maria Dueñasek eta Imanol Muruak jasoko dute saria, El tiempo entre costuras eta Loiolako hegiak liburuengatik.
Uztailaren 14an La Universall bere azken liburu aurkeztuko du Toti Martinez de Lezeak, eta, hurrengo egunean, uzatilak 15, Suso de Torok eta Kirmen Uribek Nuevos rumbos de la literatura (Literaturaren norabide berriak) izeneko solasaldian hartuko dute.