Itxi

Literatura

Poesia

Karmelo C. Iribarrenek bi antologia aurkeztuko ditu gaur, Donostian

N.V. | eitb.eus

Donostiar poeta Ernest Lluch Kultur Etxean egongo da gaur, Poesiaren Nazioarteko Egunean, “Pequeños incidentes” eta “El amor, ese viejo neón” antologiak aurkezten.

Karmelo C. Iribarren (Donostia, 1959) poetak bi liburu aurkeztuko ditu gaur, martxoak 21, 19:30etik aurrera, Donostian, Ernest Lluck Kultur Etxean, bere poesia biluzi, errealista, gordin, zintzo eta benetakoaren laginak gordetzen dituzten bi lan: “Pequeños incidentes” Luis Garcia Montero espainiar idazleak paratu eta Visor argitaletxeak argitaratutako antologia eta “El amor, ese viejo neón” Aguilar argitaletxaren eskutik kaleratutako maitasun poemen bilduma.

Aurkezpenean, Karmelo C. Iribarrenekin batera izango dira Itziar Minguez olerkaria eta Juan Velazquez irakasle eta idazlea. Solasaldiaren ondoren, bi liburuetako olerkiak irakurriko ditu Iribarrenek.

Ekitaldia Poesiaren Nazioarteko Egunerako Ernest Lluch Kultur Etxeak eta Donostiako Liburutegi Nagusiak elkarlanean antolatutako programaren baitan egingo da, eta sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte (140 lagun).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Donostia bideoak