Literatura
Elkarren liburu berria
Pablo Sastreren 'Gizajendearen ahitzea': gure hirien erraietara bidaia
Erredakzioa
Gaur egungo hirian barrena garamatza Sastrek liburu berri honetan, sentimenduen espazioak arakatuz.
Pablo Sastre idazleak Gizajendearen ahitzea liburua kaleratu berri du, Elkar argitaletxearen bidez. Bertan, egungo hirien erraietara bidaia proposatzen digu, hiri barreneko sentimenduak arakatzeko.
''''Sentimenduz beteriko espazioa da hiria, baina sentimendu guztiek hirian tokirik ba ote duten zalantzan jartzekoa da'''' hausnarketarekin hasten da lan berri honen erreseina. Sentimenduen espazioak arakatuz, giza arimaren aztarnei jarraitu nahi die egileak lan honekin, eta horretarako hainbat galdera luzatzen dizkigu: ''''Zer sentitzen du lan egin behar duen jendeak? Non dago emakumeen indarra, gizonen kemena, begien distira? Zein harreman dago eskolaren eta otzantasunaren artean, irudi fabrikatuen eta minik ezaren artean, ospitaleetako osasungintzaren eta beldurraren artean?''''.
2007an argitaratu zuen Sastrek Gauzen presentzia (Elkar) bere lehen saiakera liburua. Ordura arte literatura lanak jorratu izan ditu gehienbat. Narrazioetan, aipagarri dira Kontuak (1985, Elkar), Kristalezko bularrak (1990, Susa), Mariaren mendea (1992, Susa), Itzalaren ertzean (1996, Susa) eta Gauzak apur bat konplikatu dira (1998, Elkar). Eleberrietan, bereak ditugu, Mugarria (1982, Elkar), Hotel magikoa (1984, Susa), Patritegin aurkitutako zinta (1984, Elkar), Joxemi (1986, Susa), Henriren irudia (2000, Susa), Leuropa (2002, EEF-Susa), Elurretan hotsak (2004, Susa) eta Nasreddin (2010, Pamiela).
Elkar argitaletxeak kaleratu du Gizajendearen ahitzea lana, Eztabaida 20 bildumaren baitan.