Itxi

Literatura

Eleberri bat idazteko beka

Igartza saria, Erika Elizarirentzat

eitb.eus

Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten sariak eleberri proposamenak saritzen ditu, beka baten bidez proiektua gara dezaten.

Erika Elizarik (Hernani, 1988) irabazi du aurtengo Igartza saria, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak idazle gazteei beren proiektuak garatzeko ematen dien beka.

Aurkezturiko hamabi proiektuen artean, Zendabalitz izenekoa hautatzea erabaki du Miren Amurizak, Garazi Kamiok eta Igor Estankonak osaturiko epaimahaiak.

Elizarik azaldu duenez, Zendabalitz “hegaldi gorabeheratsu baten kronika biltzen duen eleberri bat da: 100 lagun hegazkin baten barruan daude, aireportuan geldirik eta abioitik atera ezinik. Hegazkina aireratze pistatik metro eskasera pausatu da arazo tekniko txiki bat antzeman dutelako. Ezusteko horrek zazpi bidaiarirengan kontzientzia turbulentziak sortuko ditu eta euren iraganari edota etorkizunari lotutako ardurak iratzarriko dizkie”.