Literatura
Ostegunean, Bilbon
Sergio Oiarzabal idazleari omenaldia, Bidebarrieta Kulturgunean
Erredakzioa
2010eko ekainean hil zen poeta bilbotarra. Bere lana gogora ekarriko dute, musikak lagunduta.
Jesus Hernandezek, Mari Angeles Perezek, Marina Perezek, Monica Nudek eta Julian Boraok jarriko diete ahotsa Oiarzabalen lanei, pianoak eta gitarrak lagunduta.
Gaztea zen arren, Sergio Oiarzabalek hainbat sari eta aipamen jaso zituen literaturaren alorrean egin zuen lanagatik, eta gaztelaniaz idatzitako euskal poesiaren munduan bere belaunaldiak eman duen idazle aipagarrienetakoa izan zen.
2003an Miguel Hernandez Fundazioaren Poesia Saria irabazi zuen, Flammis Acribus Addictis lanarekin. Delicatessern Underground (Bilbao Ametsak) bere azken liburuak&' || 'nbsp; harrera bikaina jaso zuen kritikaren eta irakurleen aldetik, eta 2009an Espainian gehien saldutako poesia liburuetako bat izan zen.
Oiarzabalek hainbat komunikabiderekin eta literaturan eta kulturan espezializatutako aldizkariekin kolaboratu zuen.