Literatura
76 urte zituela
Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea hil da
Erredakzioa
Euskaltzaindiak 1964an izendatu zuen urgazle. Jakin aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen.
Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea hil zen atzo, martxoaren 22an, Donostian, 76 urte zituela. Jakin&' || 'nbsp; aldizkariko sortzaileetako bat izan zen, eta Jakin-en bertan eta Goiz-Argi eta Euskera agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak.
Fernando Mendizabal Mujika Zaldibian jaio zen, 1934ko abenduaren 15ean. Frantziskotarra izana, duela 30 urte inguru utzi zion fraide izateari.
Hauek ditu itzulpen nagusiak: Maria (1957, Pérez Lozano), Tantan lapurretan (1959, A. Montero), Lau Ebanjelioak (1962) eta Prolegomenoak (Inmanuel Kant, 1995), Hezkuntza eta Soziologia (Emile Durkheim, 1993).
Urte askotan UZEI elkartean lan egin du, eta elkarlanean liburu ugari argitaratu ditu. Udako Euskal Unibertsitatearekin ere kolaboratu du.
Euskaltzaindiak 1964ko urriaren 30ean izendatu zuen urgazle. Erakundearen barnean, 1981ean Aditza batzordean lan egin zuen.