Itxi

Literatura

Gutun Zuria jaialdia

Salman Rushdie: 'Terrorista izatea ez dago modan'

E.A.

Letren Nazioarteko Jaialdia inauguratu du Bilbon idazle indiar-britainiarrak. Afrika iparraldeko matxinaden inguruan daukan iritzia ere eman du.

Salman Rushdie idazleak Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdia inauguratu du ostegun honetan, Bilbon.&' || 'nbsp;Laugarren urtez antolatu du ekimena AlhondigaBilbaok, aurten ''Egin ezazu nahi duzuna, ezer egiten ez duzun bitartean'' lelopean.

Besteak beste, askatasuna, zentsura eta autozentsura kontzeptuak landuko dituzte datozen egunotan. ''Mundua bat egiten den lekua'' solasaldian parte hartu du lehen jardunaldi honetan Rushdiek, eta Afrikako iparraldeko eta Ekialde Hurbileko matxinaden inguruko hausnarketak mahai gainean utzi ditu Bilbora egindako bisitan.

Zentsura (edo autozentsura) kontzeptu berezia da Salman Rushdie idazlearen ahotsean, 1989tik fetua baten mehatxupean bizi baita. Jomeini aiatolahk, Irango buruzagi erlijiosoak, heriotza zigorra ezarri zion The Satanic Verses lana idazteagatik.

Egoera honek eragin nabarmena izan du Rushdieren bizitzan eta lanean, baina idazleak argi utzi du fatuaren ondoren ez duela inoiz bere burua zentsuratu. ''''Hori egitea heriotza da artista batentzat. Egileak barruan zerbait utzi duela agerikoa bada, ez dut uste inork lan hori irakurtzeko interesik izango duenik'''', gaineratu du.

Ez du gustuko jendeak fatuaz bere lanaz baino gehiago hitz egitea: ''''20 urte daramatzat gai honen inguruan hitz egiten, eta dagoeneko esan dut esan behar nuen guztia'''', azpimarratu du.

Urte hauetan esan omen duen guzti hori oroitzapen liburu batean biltzen ari da orain, eta urte bukaerarako amaitzea espero du. ''''Autobiografia itxurako lan bat da'''', argitu du. ''''Nire bizitza ez da bereziki interesgarria, baina maldarikazio bat daukat gainean: interesa pizten dut'''', esan du.

Bere egoera Roberto Savianok bizi duenarekin alderatu daiteke. Gomorra lana kaleratu ondoren, mafiak heriotza mehatxua jarri dio italiarrari. ''''Oso egoera zailean dago Roberto. Nik bizi izan nuena baino egoera latzagoa du berak''''.

''''Terrorista izatea ez dago modan''''

Paul Holdengräberrekin batera aritu da solasean Rushdie ostegun honetan. Afrika iparraldeko eta Ekialde Hurbileko matxinaden inguruko hausnarketak eginez bukatu dute ekitaldia, eta, hain zuzen ere, gai hori izan du hizpide aurretik kazetariekin izandako elkarrizketa batean Rushdiek.

''''Ez da fenomeno bakarra: Tunisian edo Egipton gertutakoa eta Libian edo Yemenen gertatzen ari dena ez dira gauza bera''''.

Hori bai: Rushdieren hitzetan gatazka guztiak ez dira desegingo. Iranen kasuan, idazleak uste du gazteek aldaketarako grina dutela. Dena, den, bere ustez, ''''bertako agintariek antza handiago dute Gadafirekin Tunisia edo Egiptoko agintariekin baino: baliteke zakarkeria handiaz jokatzea''''.

''''Arabiar munduan gertatzen ari denaren benetako galtzailea Al Kaida da'''', esan du. ''''Gazteek agerian utzi dute dagoeneko ez dela beharrezkoa terrorista izatea aldaketak lortzeko. Terrorista izatea ez dago modan, sobran dagoen zerbait'''', esan du bukaera gisa.