Itxi

Literatura

86 urte zituela

Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzaina hil da

Erredakzioa

Euskal Irrati Telebistako lehen Administrazio Kontseiluko kide izan zen. Bere aldeko hileta astelehenean izango da, Deustuko San Pedro elizan.

Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzaina ostiral honetan hil da, Bilbon, 86 urte zituela. Euskal Irrati Telebistako lehen Administrazio Kontseiluko kide izan zen, eta euskaltzain ohorezkoa zen 1998tik.

Xabier Gereño Arrartek (Bilbo, 1924 - Bilbo, 2011) eleberri ugari idatzi zituen, eta batez ere genero beltza landu zuen. Txistulari, Karmel, Zeruko Argia, Dantzari (berak sortu zuen), Anaitasuna, Aizu!, Bilbao eta El Mundo agerkarietan, besteak beste, eman zituen argitara bere idazlanak.

Euskal abesti berrien txapelketa eratu zuen Bilbon 1965. urtean, baina agintariek debekatu egin zuten. Txapelketa horretan Benito Lertxundik eta Lourdes Iriondok hartu zuten parte, besteak beste. 1950eko hamarkadan Biarritzeko eta Baionako udalekin batera, hainbat jaialdi antolatu zuen Ipar Euskal Herrian ere. Euskal Herriko Txistularien Elkarteko sortzaile ere izan zen. San Anton orfeoia sortu zuen taldeko partaidea ere izan zen.

Cinsa liburu eta disko argitaletxearen zuzendaria ere izan&' || 'nbsp; zen. Argitaletxe horren helburua euskal kulturaren, bereziki musikaren, aldeko ekintzak zabaltzea zen, eta merkataritza enpresen egitura erabili zuten horretarako. Cinsak 42 disko argitaratu zituen, bai eta liburu batzuk ere.

1968. urtean, Gereño espetxeratu egin zuten: Julen Lekuonaren ''''Ez, ez dut nahi'''' kantak behar zuen baimenik ez zuen eskuratu, eta Gereñok 15 egun eman zituen kartzelan. Bizitzan atxilotu zuten bigarren aldia izan zen, lehenengoa hogei urte lehenago izan baitzen, 1948an. Orduan euskara irakasteko akademia sortu nahi izan zuelako hartu zuten preso.

1980tik 1988 arte Euskaltzaindian lan egin zuen, erakunde honetako kontabilitatea antolatuz, eta euskarazko ereduak sortu zituen. Eredu hau beste enpresa askorentzat balio handikoa izan zen.
Euskaltzaindiak 1965eko irailaren 24an izendatu zuen euskaltzain urgazle. Euskaltzain ohorezko, berriz, 1998ko apirilaren 24an izendatu zuen.