Literatura
Antonio Gonzalez-Vigili
Perez-Revertek 80.000 euro ordaindu beharko ditu, plagioagatik
Erredakzioa
Madrilgo Probintzia Auzitegiko norbaitek ''segada'' egin diola esan du idazle eta akademikoak.
Arturo Perez-Revertek 80.000 euro ordaindu beharko dizkio Antonio Gonzalez-Vigil zinema zuzendariari, Madrilgo Probintzia Auzitegiko epai baten arabera. Gitano filmean plagioa egin izana leporatu diote idazle eta akademikoari.
2003an Gonzalez-Vigilek auzitara eraman zituen Perez-Reverte eta Gitano pelikulako Manuel Palacios zuzendaria, berak Corazones púrpura pelikularako idatzitako gidoia kopiatu izana egotzita.
2008an Madrilgo merkataritza-arloko epaitegiak absolbitu egin zituen Perez-Reverte eta Palacios, baina orain Gonzalez-Vigil zinemagileak jarritako helegitea neurri batean behintzat onartu du Probintzia Auzitegiak.
Epaiaren arabera, Corazones púrpura pelikulako argumentua Gitano pelikulari erantsi zaio, ''''azken honek beste ñabardura batzuk izan arren''''. ''''Bi lanen artean antzekotasun handia dago'''', epaian jasotzen denez.
''''Segada''''
Arturo Pérez-Revertek ohar batean adierazi duenez, ''''argi dago Madrilgo Probintzia Auzitegiko norbaitek segada egin didala''''.&' || 'nbsp; ''''Ez dago ulertzerik nik dudan ibilbide profesionalarekin inoren istorioa kopiatzeko beharra dudanik. Gidoian ijitoak, drogak, musika flamenkoa eta mendekua ageri direlako plagio dagoela esatea western batean sheriff-a, bidelapurrak, indioak eta tabernako neska daudelako plagio dagoela esatearen modukoa da'''', gaineratu du.