Literatura
Elkarrizketa
Bernardo Atxaga: 'Krisiari aurre eginda, azkenean ikasi egiten da'
Erredakzioa
Idazlea pentsakor agertu da Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan, eta euskal literaturaren egoeraz eta gaur egungo egoera politikoaz hitz egin du.
Xola eta Ameriketako izeba liburua kaleratu ondoren, Radio Euskadiko ''Boulevard'' saioan elkarrizketatu dute Bernardo Atxaga idazlea. Lan honekin Atxagak aurreiritzien eraginaz hausnarketa bultzatu nahi du, Xolak Amerikatik etorritako izekoaren estereotipoak nola gainditzen dituen erakutsiz. Atxagaren esanetan, ''estereotipoak pertsonak ez ezagutzeak eragiten ditu eta literaturak aurre egin behar dio horri''.
Krisiari dagokionez, ''demokrazia krisian dago, baina aurrera egiteko prest gaude''. Idazlearen ustetan, irudikatzea da arazorik handiena: ''Benetako mundu bat existitzen da, errealitatearen tratamendu bat dago eta hedabide askotan jarrera ustela erakusten da''. Hala eta guztiz ere, Atxaga baikor agertu da: ''Bakea heltzeko denbora asko behar izan dugu, baina horretan gaude''. ''Onena da krisialdian jaio eta hazi garela, eta idatzi dugula; beraz, krisiari aurre eginez ere, azkenean, ikasi egiten da''.
Bernardo Atxagak Ameriketako Estatu Batuetan du orain burua, Nevadako egunak lan berria idazten ari baita.