Itxi

Literatura

Omenaldia

Jon Barberena zena omenduko dute larunbatean, Bergaran

eitb.eus

Baztandar poeta eta bertsolaria irailean zendu zen, eta Bergarako Idazle Eskolak ekitaldi xume bat antolatu du haren omenez.

  • Jon Barberena

    Irailean hil zen Jon Barberena

Jon Barberena bertsolari eta idazlea irailaren 12an hil zen, ondoezak jota, eta, hiru hilabete geroago, Bergarako Idazle Eskolak bi aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunorde izan zen elizondoarra gogoratuko du.

Tere Irastorzaren ekimenez, abenduaren 14an, larunbatarekin, 12:00etatik aurrera, “Izoztu zitzaigun negu hura, Jon Barberena gogoan” lelopean, Iruña Hiria poesia saria eskuratu zuen liburu horren (“Izoztu zitzaigun negu hura”, Jon Barberena) poemak irakurri dituzte jendaurrean, Bergarako UNEDen (San Martin Agirre plaza, 4).

Ohar batean aurreratu dutenez, Barberena zenaren olerkiez gain, kantuak, dantza, koreografia eta beste izango dira.