Literatura
Jaiak
Kirmen Uribe izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria
Erredakzioa
2011ko Aste Nagusiko Jai Batzordeak 'Bitartean heldu eskutik' edo 'Bilbao-New York-Bilbao' lanen egilea aukeratu du aurtengo pregoilari bezala.
Kirmen Uribe idazle ondarrutarra 2011ko Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izango da, Bizkaiko hiriburuko Jai Batzordeak jakinarazi duenez.
Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik poema-liburuaren agerpena "iraultza lasaia" izan zen euskal literaturaren munduan. Kritika Saria lortu zuen eta lehenengo edizioa hilabete batean agortu zen. Liburua gaztelaniara, frantsesera, ingelesera, katalanera eta errusiarrera itzuli da dagoeneko.
2008an argitaratu zuen azkenik bere lehenengo nobela, Bilbao-New York-Bilbao. Jakinmin handia piztu zuen liburuak. Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria (Narratiba alorrean) jaso zituen. 2010ean garai berean argitaratu ziren gaztelania (Seix-Barral), gailego (Xerais) eta katalanerako itzulpenak (Edicions 62).