Itxi

Literatura

Literaktum topaketak

Olga Tokarczuk Nobel sariduna ez da, azkenik, Donostiara etorriko martxoaren 13an

eitb.eus

2018ko Literatur Nobel saridunak, Olga Tokarczuk idazle poloniarrak, bertan behera utzi du Donostiarako bidaia, "arazo pertsonalak" tarteko.

  • Olga Tokarczuk

    Bere garaian, Donostiarekiko zita atzeratu zuen Tokarczukek. Argazkia: Lukasz Giza.

Olga Tokarczuk Literaturako 2018ko Nobel sariaren irabazlea ez da, azkenik, Donostian izango martxoaren 13an. Poloniar idazleak bertan behera utzi du bisita, "arrazoi pertsonalak tarteko".

Lehenago atzeratua zuen idazleak donostiar publikoarekiko zita, Nobel sariaren berri jaso zuenean, baina azkenean, Anagrama argitaletxeak eta Donostia Kulturak iragarri dutenez, bertan behera gelditu da ekitaldia.

Olga Tokarczuken hitzek honela definitzen dute bere obra: "Jendea batzen duen literaturan sinesten dut, zein antzekoak garen erakutsi eta guztiok hari ikusezinez lotuak gaudela jabetzera garamatzana. Munduaren historia osotasun bizi eta bateratu bat balitz bezala kontatzen duena, gure begien aurrean etengabe garatzen dena; gu zati txiki bat baino ez garena, baina aldi berean ahaltsua".

Bieguni (Lasterkariak) nobelatik bi testu euskaratu ditu Uxue Alberdik eta armiarma.eus-eko Euskarari ekarriak sailean daude.