Itxi

Literatura

Heriotza

Albert Uderzo Asterix eta Obelixen aita hil da

Frantses marrazkilariak galiar gerlarien istorioak sortu zituen, René Goscinnyrekin batera. 92 urte zituela hil da, "koronabirusarekin loturarik ez" duen bihotzeko baten eraginez.

  • Albert Uderzo

    Albert Uderzo, bere pertsonaia ikonikoek inguratuta, 2005ean. Argazkia: Efe.

Albert Uderzo frantses marrazkilari handia, besteak beste René Goscinnyrekin batera (1977an hila) Asterix galiarraren istorioen sortzailea, gaur hil da, 92 urte zituela, Paris ondoan, Neuillyko bere etxean, Salvat argitaletxeak baieztatu duenez.

Uderzok bihotzekoa izan du, "koronabirusarekin loturarik gabe", argitaletxetik azaldu dutenez, eta "familiaren maitasunak inguratuta" zendu dela erantsi dute.