Itxi

Literatura

Saria

Ur Apalategi eta Jon Bilbao, Euskadi Literatura Sariak

Ur Apalategi, Jon Bilbao eta Miren Agur Meabek jasoko dute 2011ko Euskadi Literatura Saria. Haur eta gazte literaturako gaztelaniazko saria eman gabe utzi dute.

01:31
Euskadi Literatura Sari Nagusiak jakinarazi dituzte

Ur Apalategik Miren Agur Meabek eta Jon Bilbaok jasoko dute 2011ko Euskadi Literatura Saria. "Fikzioaren izterrak" ipuin-bilduma saritu du epaimahaiak Ur Apalategiren kasuan eta, haur literaturako saria Miren Agur Meabek irabazi du haur literatura saria "Errepidea" lanagatik.

Jon Bilbao Lopateguiren "Bajo el influjo del cometa" eta Ur Apalategik ("Fikzioaren izterrak" lanagatik) eskuratu dute 2011ko Euskadi Literatura Sariak, gaztelaniazko eta euskarazko sailetan, hurrenez hurren. Haur eta gazte literaturari dagokionean, Miren Agur Meabe Lekeitioko idazleak eskuratu du saria "Errepidea" izeneko lanagatik. Gaztelaniazko saria eman gabe utzi dute.

Blanca Urgell Kultura sailburuak eman du jakitera Donostian, hiru irabazleekin batera.

Eusko Jaurlaritzak antolatzen du urtero, eta 18.000 euroko diru-saria du bakoitzak. Lana beste hizkuntza batean kaleratzen badute 4.000 euro gehiago eskuratuko ditu egileak. Ur Apalategiren lana dagoeneko gaztelaniaz eskuratu daiteke.

Hauek dira gainontzeko irabazleak: Carlos Zabalak 'Zubi bat, duinaren gainean' lanaren itzulpenagatik eskuratu du euskarazko literatura itzulpenaren lana. Iban Barrenetxeak 'Bombástica Naturalis' lanean egindako lanagatik eskuratu du ilustrazio onenaren saria eta Iñaki Uriartek 'Diarios 1999-2003' lanarengatik jaso du gaztelaniazko sariakera saria. Euskarazko saiakera onenari saria Joseba Sarrionandiarentzat izan da, 'Moroak gara behelaino artean?' lanagatik.