Literatura
Koronabirusa
Literaktum jaialdia bertan behera utzi dute, 2021ean berriz egiteko asmoarekin
eitb.eus
Azaroaren 6tik 21era egin behar zuten literatura jaialdia.
-
2021ean jarri du hurrengo hitzordua Donostiako literatura jaialdiak
Donostia Kulturak erabaki du bertan behera uztea aurtengo Literaktum jaialdia, covid-19ari aurre egiteko agintariek ezarri dituzten azken neurrien ondorioz, eta datorren urtean berriro antolatzeko asmoa azaldu du.
Donostia Kulturatik jakitera eman dutenez, literatur jaialdia azaroaren 6tik 21era bitarte ospatzeko asmoa mantendu dute azken unera arte, baina azkenean "ez da posible izango".
Antolatzaileek barkamena eskatu dute jaialdia atzeratzeko erabakiak ekar ditzakeen eragozpenengatik, eta datozen edizioetan ekimena sendotzeko erabakia berretsi dute.