Literatura
Gernika
Euskal Herria Museoak Hemigwayren eta euskal kulturaren arteko lotura jaso du
N. V. | EITB Media
Erakusketa urtarrilera arte egongo da zabalik, eta idazlearen objektuak, argazkiak, ikus-entzunezko materiala, idazkiak eta bitxikieriak bilduko ditu. Atzo, “Fiesta” euskaraz argitaratu zen.
-
"Hemingway & Euskal Herria" 2022ko urtarrilera arte bisitatu ahalko da, Gernikan
Ernest Hemingway estatubatuar idazleak Euskal Herriarekin eta euskal kulturarekin zuen harremanari buruzko erakusketa aurkeztu dute gaur Gernikako Euskal Herria foru museoan.
2022ko urtarrilera arte bisitatu ahalko da 'Hemingway & Euskal Herria' izenburua duen erakusketa.
Edorta Jimenez idazlea da erakusketaren komisarioa eta objektuen, argazkien, ikus-entzunezko lanen, idazkien eta bitxikerien bidez erakusten du “Ernest Hemingway literaturaren nobel saridunak Euskal Herriarekin eta euskal kulturarekin 40 urtean izan zituen harremanak”.
“Fiesta”, euskaraz
Hain zuzen ere, Igela eta Erein argitaletxeek “Fiesta: eguzkia jaikitzen da” eleberria argitaratu zuten atzo, Hemingwayk 1926an argitaratu zuen eleberria, Koro Navarrok euskarara ekarria.