Literatura
Azken 20 urteak
Sukaldaritzaren bilakaera, 'La cocina de los valientes' liburuan
ETB
Hainbat euskal sukaldari dira bertan protagonista.
Pau Arenos kazetariak 'La cocina de los valientes' liburua aurkeztu du astearte honetan, Arzak ezagunaren sukaldean.
Ospe handiko gastronomia-kazetaria da Pau Arenos, eta, sukalde liburu bat baino, sukaldaritza liburua idatzi du. Izan ere, lan berri horren 400 orrietan ez du errezetarik bildu, eta, jakiak baino, sukaldariak dira bertan protagonistak.
Azken 20 urteotan sukaldaritza modernoak izan duen bilakaera aztertzen du lanak, eta, izen handiko sukaldariak eta jatetxeak ditu hizpide, tartean Ferran Adrià eta El Bulli, eta, euskal sukaldari sorta.
Egileak dio, sukaldari ausartak direla hauek, sortzaileak izateaz gain, beste sukaldarien norabidea bideratu dutelako.