Itxi

Literatura

Komikiak

Bederatzigarren artea bueltan da Anguleman

Art Spiegelman Pulitzer saria azokako epaimahaiko presidentea da. 200.000 bisitari espero dituzte.

  • Angulema 2011. Argazkia: EITB

    Angulema 2011. Argazkia: EITB

Angulemako Nazioarteko Komiki Azokaren 39. edizioak bere ateak ireki ditu Art Spiegelman Pulitzer sariaren eskutik. Epaimahaiko presidentea izango da egunotan eta Espainiako komikiek erakuslehio berezia izango dute.

Igandera bitartean, Frantziako hego-mendebaldeko herriak bederatzigarren artearen epizentroa izango da. Tartean, "Tebeos. El cómic español" erakusketa izango da ikusgai eta Espainian sortutako komikien inguruko errealitatearen ikuspegia eskaini nahi du.

200.000 lagun espero dituzte eta Europar Batasuneko zein Suediako komikien inguruko sail bat izango da, eta baita Taiwaneko artisten lanen ingurukoa ere. Juanjo Guarnido, Kim, Marc-Antoine Mathieu, Craig Thomson, Frederik Peeters o Charles Burns eta Joe Sacco egileak izango dira.

Spiegelmanek bere lanaren inguruko atzerabegirakoa eskainiko du eta publikoarekin topaketa bat izango da. Antolatzaileen arabera, Estatu Batuetan XX. mendeko bigarren erdian egindako komikigintzaren erakusle da, antolatzaileen arabera. "Maus" eleberri grafikoaren egilearen atzerabegirakoa izango da. Kasu honetan, "Metamaus" lana aurkeztuko du.