Literatura
Saiakera
Ramón Andrés nafarrak irabazi du Espainiako saiakera saria
N. V. | EITB Media
Epaimahaiak "Filosofía y consuelo de la música" lana azpimarratu du, "musika eta poesia batzen baititu, Antzinakotasunarekin elkarrizketan".
-
Ramón Andrés
Ramón Andrés saiakeragile, pentsalari eta poeta nafarrak Espainiako Saiakera Sari Nazionala irabazi du gaur, 20.000 euroko aintzatespena, "Filosofía y consuelo de la música" lanari esker, "musika eta poesia batzen baititu, Antzinakotasunarekin elkarrizketan, eta denetariko irakurleak erakarri baititu", epaimahaiko kideen hitzetan.
Kultura Ministerioak jakinarazi duenez, "Filosofía y consuelo de la música" lana saritzeko, epaimahaiak kontuan hartu du ikerlanak "agerian uzten duela entzumena eta adimena bereizezinak direla eta filosofiaren eta musikaren arteko harreman sakratua erakusten duela".
Andresek Kulturaren Vianako Printzearen Saria irabazi zuen 2015ean bere ibilbide intelektual eta literarioagatik, eta 2017tik Sant Jordi Arte Ederren Kataluniako Errege Akademiako kide osoa da.