Itxi

Literatura

Bost emanaldi

Kirmen Uribe, Euskadiko Orkestrarekin bat

Ondarroako idazleak "Bilbao-New York-Bilbao" eleberriaren pasarteak errezitatuko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera, bost emanalditan.

01:59
Euskadiko Orkestrak eta Kirmen Uribek ekimen berezia abiatu dute

Kirmen Uribe idazleak Euskadiko Orkestrarekin batera egingo ditu emanaldi batzuk, "Bilbao-New York-Bilbao" eleberriaren pasarteak errezitatuz. Printzipioz bost emanaldi eskainiko dituzte elkarrekinDonostian bi aldiz, Iruñean, Bilbon, eta Gasteizen izango dira elkarrekin.

Kirmen Uribe estreinako aldiz izango da Euskadiko Orkestraren eszenatokietan. "Bilbao-New York-Bilbao" saritutako bere eleberriaren pasarteak kontatuko ditu, musika eta literatura bat egiteak izaera propioa duen artelana sortuko duelarik, bere osotasunean bi diziplina artistikoen elkartzea gainditu eta haratago doan artelana.

Hauek dira emanaldien datak: 

2012-03-05 - astelehena

Donostia (Gipuzkoa), Kursaal Auditorioan, 20:00etan.

2012-03-06 - asteartea

Iruñea (Nafarroa), Baluarte Auditorioan, 20:00etan.

2012-03-07 - asteazkena

Bilbo (Bizkaia), Euskalduna Jauregian, 20:00etan.

2012-03-08 - osteguna

Donostia (Gipuzkoa), Kursaal Auditorioan, 20:00etan.

2012-03-09 - ostirala

Gasteiz (Araba), Principal Antzokian, 20:00etan.