Literatura
68 urte zituen
Antonio Tabucchi idazlea Lisboan zendu da
Erredakzioa
Fernando Pessoa (1885-1935) poeta entzutetsuaren obran aditu nagusietakoa zen. Sienako unibertsitatean Hizkuntza eta Literatura portugaldarra irakasten zuen.
-
Antonio Tabucchi 68 urte zituela hil da. Argazkia: Efe.
Antonio Tabucchi idazlea, Europan erreferentea, hil egin da igandean, Lisboan, gaixotasunak jota. Tabucchik 68 urte zituen eta ostegunean hobiratuko dute Lisboan bertan, Portugaleko hedabideen arabera.
Tabucchi Lisboako Gurutze Gorriko Ospitalean zegoen. Fernando Pessoa (1885-1935) poeta entzutetsuaren obran aditu nagusietakoa zen. Sienako unibertsitatean Hizkuntza eta Literatura portugaldarra irakasten zuen.
Idazle italiarra, portugaldarra bihotzez, Sostiene Pereira lan ezaguna idatzi zuen, besteak beste, eta sari garrantzitsuak irabazi zituen: Pen Club, Campiello eta Viareggio-Répaci Italian; eta Prix Médicis Etranger, Prix Européen de la Littérature eta Prix Mediterranée, Frantzian.