Literatura
Eleberria
'Pasaia blues' Harkaitz Canoren liburua, gaztelaniara itzulita
Liburua argitaratu eta 13 urtera, Canok eleberria itzuli du Mikel Iturriarekin elkarlanean.
-
Harkaitz Cano. Argazkia: EiTB
Pasaia blues Harkaitz Canok 1999an argitaratutako liburuaren gaztelaniazko itzulpena kaleratu du Ttarttalo argitaletxeak. Liburua plazaratu eta 13 urtera, Mikel Iturriak eta Harkaitz Cano egileak egin dute itzulpena, elkarlanean.
Pasaia blues eleberriak talde terrorista baten eta polizia batzuen arteko harremanak kontatzen ditu. Pertsonaien arteko tratua korapilatsua da eta inor ez da benetan lehen begiratuan ematen duen bezalakoa.
Harkaitz Canok (Lasarte, 1975) Jazz y Alaska en la misma frase eleberria, El filo de la hierba ukronia eta Ojo y medio saiakera lanak publikatu ditu, besteak beste, gaztelaniaz orain arte. Etengabe aritzen da elkarlanean musikari eta artistekin, eta telebistako eta komikitako gidoilari ere aritu da.