Itxi

Literatura

Bosgarren edizioa

Nazioarteko polítika protagonista, Gutun Zurian

Erredakzioa

Rosa Mª Calaf, Philip Gourevitch, Inocencio Arias, John Verdon eta Paul Holdengräber izango dira Alondegian.

  • Nazioarteko polítika protagonista, Gutun Zurian

    Jaialdiaren aurkezpeneko irudi bat. Argazkia: EITB

2012ko Gutun Zuria jaialdiaren bigarren jardunaldiak bi zutabe nagusi izango ditu: nazioarteko politika eta AEBetako literatura.

19:00etan Philip Gouverich AEBetako idazle eta kazetaria Inocencio Ariasekin eta Rosa María Calafekin solastatuko da nazioarteko politikaren gardentasunari buruz.

Gero, John Verdon, literatura polizialaren izar berria, gezurrez eta horien ondorioz ordaintzen dugun prezioaz mintzatuko da, Paul Holdegräberrekin.

Apirilaren 22a bitartean egiten ari diren Gutun Zuria jaialdiak gertakari sozialetan, kulturaletan eta politikoetan ezkutatzen diren 'Ezkutuko hitzak' argitu nahi ditu.