Itxi

Literatura

Espainiako Kritikaren Saria

Harkaitz Canok eta Aritz Gorrotxategik irabazi dute Kritikaren Saria

Erredakzioa

Gaztelaniazko narratiban, Ignacio Martinez de Pison, El día de mañanarekin; eta gaztelaniazko poesian, Tomas Segovia Estuariorekin.

  • Harkaitz Canok Twist eleberriari esker irabazi du Krikaren Saria.

    Harkaitz Canok Twist eleberriari esker irabazi du Krikaren Saria. EITB.

Harkaitz Canoren Twist eleberriak irabazi du Espainiako Kritikaren Saria euskarazko narratibaren arloan, eta Aritz Gorrotxategiren Hariaz beste liburuak euskarazko poesiaren arloan.

Twist eleberriak hari ezberdinak ditu; errrua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.

Hariaz beste Aritz Gorrotxategiren hirugarren poesia liburua da. Horrez gain hiru eleberri ere idatzi ditu idazle donostiarrak.

Beste kategoriak
Gainontzeko kategorietan honako hauek izan dira garaileak: gaztelaniazko narratiban, Ignacio Martinez de Pison, El día de mañana-rekin; eta gaztelaniazko poesian, Tomas Segovia Estuario-rekin.

Katalanezko narratiban, aldiz, Jaime Cabre, Jo confesso-rekin; katalanezko poesian, Perejaume, Pagèsiques-ekin; galizierazko narratiban, Anton Riveiro Coello, Laura no deserto-rekin; galizierazko poesian, Olga Novo, Cráter-ekin.

Erabakien berri AECL Espainiako Literatur Kritikarien Ekarteak eman du, Sorian.