Publizitatea
Itxi

2012/04/23

15:14

Literatura

Ekitaldia

Nicanor Parraren ilobak jaso du Cervantes saria

Asturiasko printzeak eman dio 97 urteko poetarentzako saria.

02:53
Nicanor Parraren ilobak jaso du Cervantes Saria
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali
Nicanor Parra idazle txiletarraren ilobak jaso du, Asturiasko printzearen eskutik, Cervantes saria. 97 urteko poetak ezin izan du Espainiara bidaiatu.

Asturiasko printze-printzesek gidatu duten sari banaketan, Cristóbal Ugartek aitonak idatzitako esker oneko gutun bat irakurri du; 'urtebeteko luzapena' eskatu du Parrak, 'gutxienez txalogarria den diskurtsoa' idazteko.

Gaurko ekitaldian egon ez den pertsona nabarmenena Juan Carlos erregea izan da, urtero arduratu baita sari hau banatzeaz. Aldakako operazio baten ondorioz, aurten ezin izan da joan.

Asturiasko printzeak Parra Miguel de Cervantesen 'arima bikia' dela esan du bere hitzaldian. 'Artifiziorik gabeko' poeta dela ere adierazi du.

Nicanor Parrak aretoko eserleku batean egon den idazteko makina zahar bat bidali du. Cervantes Institutuko eraikin nagusian egongo da makina hori.

Ekitaldian Patti Smith abeslari, idazle eta konpositore estatubatuarrak parte hartu du, eta kazetari batzuek harridura erakutsi dute horregatik. Nicanor Parraren poesia 'errebelde eta gizatiarraren' jarraitzailea dela esan du.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena