Itxi

Literatura

Argitalpena

Ramiro Pinillak lan berria aurkeztu du: 'Aquella edad inolvidable'

Futbol munduan girotuta dago eta 40ko hamarkadako Athletic-eko jokalari baten istorioa kontatzen du. Elbarri utzi zuen lesio baten ondorioz, taldea utzi behar izan zuen.

  • Ramiro Pinilla. Argazkia EITB

    Ramiro Pinilla. Argazkia EITB

Ramiro Pinilla idazlearen azken lana, Aquella edad inolvidable, futbol munduan girotutako eleberria da. 40ko hamarkadako Athletic taldeko jokalari baten istorioa kontatzen du. Honek elbarri utzi zuen lesio baten ondorioz, taldea utzi behar izan zuen.

Souto Menaya “Botas”en gorabeherak dira eleberriko argumentuaren muina. “Botas” Athleticen partidak ikustera joaten zen bere aitarekin gaztetan, eta bertatik sortu zitzaion kirol horretarako zaletasuna.

Pinilla futbolean aritu zen txikitan, baina argi utzi du bera ez dela bere eleberriko protagonista, berak ez baitzuen gol bat bera ere sartu.

Espainiako Kritika eta Narratiba Sari Nazionalak irabazi dituen idazleak talde zuri-gorriarekiko pasioa aitortu du, eta Athletic taldearekiko konfiantza Jainkoarenganako miresmenarekin alderatu du, baina sentimendu erlijiosoa baino “sakonagoa, zabalagoa eta errealago” da, Pinillaren ustez.