Itxi

Literatura

Poesia

Euskal Herriko Unibertsitateak poesiaren bidea inauguratu du

Leioako kanpuseko espaloietan ikasle eta irakasleek 40 olerki irakurtzeko aukera izango dute. Besteak beste, Lauaxetaren, Rosalía de Castroren eta Lord Byronen testuak daude irakurgai.

00:58
Poesiaren ibilbidea inauguratu dute EHUn

Euskal Herriko Unibertsitateak poesiaren bidea inauguratu du gaur. Leioako kanpuseko espaloietan ikasle eta irakasleek 40 olerki irakurtzeko aukera izango dute gaurtik aurrera. Besteak beste, Lauaxeta, Rosalía de Castro eta Lord Byronen poemak batzen dituzten plakak jarri dituzte lurrean.

Gaurko ekitaldian Mikel Urdangarin eta Iban Zaldua egon dira, eta ikasleek poesiak irakurri dituzte.

Literatura unibertsalean zehar egindako ibilbide horrek poesiaren gaineko interesa sustatzea du helburu eta, bide batez, kanpuseko bidea mamitzea.